Kaleari galdezka
Bideo honetan, galdera zehatz batzuk egiten dira. Lehenengo eta
behin, kaleko jendeari giza eskubideak zer diren definitzea eskatzen zaie,
gehiengoak definizio konkretu bat emateko gaitasuna ez duelarik. Galdera eta
gai oso eztabaidagarria eta zaila dela adierazten du bideo horretako pertsona
batek, eta jarraian, neska bat agertzen da esanez pertsona bakoitzak giza eskubideen inguruan definizio bat emango duela.
Bideoa, bestetik, giza eskubideak historian zehar edukitako
garapena azaltzen du. Eskubide naturalak lehenago aipatuz, eta geroago beste
motatako eskubideak agertuz. Azkenik, 1948an NBEtik abiatuta, guztiok giza eskubideak aitortuz.
Bideoari amaiera emateko, giza eskubideei kritika egiten dio. Hitz
horiek errealitatea bihurtu ditzaten aurrerapausu asko eman behar direlako.
Horregatik, adibideak ezartzen ditu: gosea, osasun egoera latzak,
esplotakuntza,…Egunero munduan zehar aurkitzen ditugun eskubide urraketak
aipatzen ditu.
BERAIEN HISTORIA LABURRA...
Patrizioak Erroman esklaboek amestu ere egin ezin zituzten eskubideen jabeak ziren. Erdi Aroan, bestalde, subiranoek plebeak ez zituen eskubide eta pribilegioak zituzten. Guztiontzako eskubideen aldeko lehenengo pausoa Ingalaterran, 1628an, eman zen. Geroago Frantziako iraultza gertatu zen, 1789an, 1791ko Konstituzioari bide eman ziolarik. XVIII. mendearen bukaeran, berriz, Iparramerikako Deklarazioa suertatu zen.
Dena dela, pertsona izateko beharrezkotzat jotzen diren eskubideen onarpena 1. Gerrate Mundiala bukatzean gertatu zen. Versailles Hitzarmenak sorturiko Nazioen Gizarteak gerran parte hartu zuten estatuen gehiengoa bildu zuen 1919an eta bertan unibertsalki errespetatuak izan behar ziren eskubideak ezarriak izan ziren. Hau, nolanahi, ez zen 2. Gerratea gertatzeko oztoporik izan. Gerrate hori bukatzerakoan, eta San Franciscoko Hitzaldiak sortua, Giza Eskubideen Batzordea gauzatu zen, 1945ean, NBEn integratua. Azken hau izan zen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren zirriborroa idazteko ardura hartu zuena. Horrela ba, 1948an eta Parisen, zirriborro honen onespena eta Deklarazio honen aldarrikapena suertatu ziren 8 abstentzioekin bakarrik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario