Gaur egun


EAJk eta PPk Giza Eskubideen Planari buruzko proposamen bat adostu dute.

EAJren proposamenari zuzenketak egin dizkio PPk; Amaiurrek salatu du horrek plana desitxuratzen duela.


EAJko diputatu Aitor Estebanek Espainiako Kongresuan aurkeztu duen Giza Eskubideen Planaren inguruko proposamena aurrera atera da. PPk babesa eman dio eskaerari. Ez EAJk aurkeztu bezala, ordea, PPk zuzenketak egin baitizkio atzo kongresuan Estebanek aurkezturiko legez besteko eskaerari. Proposamenak, azkenean, bi puntu izango ditu. Horietako batean, 1978ko Konstituzioaren balioa goraipatzen da: «Konstituzioa oinarrizko tresna da estatuaren erakunde guztien ekintzek, barne politikan zein kanpo politikan, giza eskubideak errespetatzea ahalbidetzeko». Bigarren puntuan, 2008an Ministroen Kontseiluak onartu zuen Giza Eskubideen Plana aztertzeko eskatzen dio Espainiako Gobernuari, alor horretan beharrezko neurriak hartzeko. Azterketa horren berri Espainiako Kongresuari eman beharko dio gero gobernuak. Guztia, 1993ko Vienako Giza Eskubideen Konferentzian Espainiak hartu zuen konpromisoa betetzeko. 


Legez besteko proposamenari PPk egin dizkion emendakinen ondorioz, neurriak hartzeko eperik ez du izango Mariano Raxoi buru duen gobernuak. EAJk plana ekainaren 30a baino lehenago aurkezteko eskatu zion proposamenean; eta urriaren 1a baino lehenago neurri zehatzei buruzko programa bat martxan jartzeko, epeak zehazteko eta horretarako izango duen aurrekontuaren berri emateko. PPren ustez, aldiz, gisa horretako plan bat egitea ez da presakoa, eta ez da epe zehatzik jarri behar. «1978ko Konstituzioa bera nahikoa da, orain arte bezala giza eskubideak bermatu ahal izateko; giza eskubideen defentsan oso tresna erabilgarria da». PPk, hala ere, «konpromisoa» hartu du 2008an Ministroen Kontseiluan onartutako plana aztertuko duela eta giza eskubideetan oinarrituko den kultura bat indartzen saiatuko dela. 



Nazio Batuek eskatu zuten Espainian zein Espainiatik kanpo egiten diren giza eskubideen urraketen aurkako plan bat egiteko eta garatzeko. Horretarako, EAJk «ezinbestekotzat» jo du giza eskubideen plan bat onartzea, non parametro batzuk ezarriko diren giza eskubideen alorrean erabakiak hartzeko. Estebanen arabera, Espainiako Konstituzioa zein nazioarteko akordioak «erreferente» izan daitezke, baina oinarrizko eskubideak bermatzeko neurri zehatzak hartu behar ditu Raxoi buru duen gobernuak.



Amaiurrek, aldiz, «giza eskubideen konpromisoa islatuko duen plan bat» nahi du. Iker Urbina diputatuaren iritziz, PPren emendakina onartuz planaren izaera errotik eraldatzen da. Urbinak salatu du krisi ekonomikoa dela-eta oinarrizko hainbat eskubide urratu egiten direla oraindik: etxebizitza eskubidea eta gizarte zerbitzu duinak jasotzekoa, besteak beste. Horiez gain, beste eskubide batzuk ere zapaltzen direla gogorarazi du Amaiurreko ordezkariak: «Askatasuna ukatzen zaie kartzelan daudenei». Torturaren aurkako egunaren biharamunean, gogor salatu zituen azken 40 urteetako tortura ekintzak ere. Urbinaren iritziz, ez dira egia Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak herenegun esan zituenak —gaur egun ia-ia torturarik ez dagoela esan zuen Divarrek—; torturaren harira, Nazio Batuen Erakundeak gobernuari gomendioak egin behar izan dizkiola nabarmendu du Urbinak.



PSOEk babesa eman dio EAJren proposamenari. Baina Ramon Jauregik PPri gogorarazi dio konstituzioa ez dela nahikoa giza eskubideak betetzen direla onartzeko eta neurriak hartu behar dituela gobernuak.









Arrantza?





Bideo honetan, arrantzale batzuk itsasoan daude arrantza egiten, gizon beltz bat hartzen duten arte. 
Argi geratzen da, eskubide urraketa munduko leku guztietan gertatzen dela: esplotazioa, zapalkuntza,
torturak, esklabutza,…. Sistemaren estrategien menpe eta sistemaren estrategia aurrera eramateko zapalkuntza ezberdinak erabiltzen ditu sistemak etengabe.



Gay, lesbiana, bisexualek, transexualek, emakumeek, gizonek, metrosexualek, heterosexualek,...guztiok batera errespetuaren alde.



Bideo laburra izan arren, oso ondo irudikatzen du homosexualitatearekin gaur egun gertatzen dena. Homosexualitatea, nahiz eta askok baietz pentsa, ez dago batere onartua gure jendartean, eta beste leku batzuetan epaitua baita gaixotasuntzat hartzen da, hemen aurrerapausuak eman diren arren.

Denok dugu eskubidea geure burua errespetatua izateko baita gustoko duguna jakiteko ere, eta homosexuala izatea guztiz errespetagarria da.

Bideoan ikus dezakegunez, amak azkenean semea edo panpin horrek irudikatzen duena galdu egiten du irudi autoritario gisa, berak normaltzat hartzen duena inposatzeagatik.







Coca-Cola ren engainua

Coca colaren iragarkia, 125 urte bete dituela promozionatuz.




Bideo honetan argi ikusi daiteke Coca Colak Munduaren irakurketa global bat egitetik, zentsurik gabeko konparaketa egiten duela (hala nola, armak eta pelutxeak). Coca Cola, Kolonbian gertatzen den egoerarekin lotu behar dugu, paramilitarismo egoera horietan politikari, lurjabe, transnazionalek, herri elkarteek, komunitateek eta erakunde edo sindikatu garbitzeko apustua eusten du. Horren ondorioz, torturak, atxiloketak, bahiketak, hizlketak,….egunero gertatzen dena da.

Parapolitika honi atxikituta, Coca Cola multinazionalak, paper garrantzitsua jokatzen du Kolonbiako Mugimendu Sindikalaren garbiketaren arduradun gisa. Coca Cola-n lanean ari diren sindikalisten kontrako heriotza-mehatxuak egunerokoak direla ikusten dugu: langileen seme-alaben bahiketak eta torturak, langileen kaleratze arrazoigabeak, biltzeko eskubidea eta sindikatu askatasuna jazarrita eta kriminalizatuta daude, haurren esplotazioak bere horretan dirau eta komunitateen ur-baliabideen lapurreta etengabea da... Baina beti da oso polita ikustea munduaz arduratzen direla, haiek ere mundu berri baten bila dabiltzatela eta Coca Colak horretan laguntzen duela. Multinazionalaren irudia era batean garbitzeko erabiltzen duten estrategia modu batez definituko nuke iragarkia, Coca Colak esplotazioarekin eta giza eskubideen urraketarekin duten faktoreak ez baitira jendartean zabaltzen.







Se han repartido el mundo

Askotan, ONG, edota elkarte batzuetan hasten gara lanean edo aportazioak egiten dizkiogu (bai ekonomikoak bai sozialak), horren filosofia eta ideologia jakin barik.
Gaur egun esan beharra dago gehienak, guztiak ez esateagatik, pertsona umilen txirotasunez aberasten direla, hau da, Afrika, Haiti, Latinoamerika edota Espainiako Haur pobreentzat egindako aportazioak, gutxi batzuen poltsikoetan geratzen dira.
Zapaltzaile eta zapalduen arteko gatazka bukatu arte, gizakien arteko harremanak ez dira hobetuko. Klase zapaldu eta zapaltzailearen arteko ezberdintasun historikoa ekoizpen harremanetan datza. Laburbilduz, esan daiteke klase zapaltzaileak botere eta menderatze posizio bat hartzen duela, produkzioan eskuduntza duelako eta produkzio bide horiek inposatuz eta era bortitz batean defendatzen edo babesten dituelako.
Honetan ere, baloreen eraldaketa soziala sartu beharko genuke.

Tiken Jah Fakoly - Plus Rien Ne M'étonne









No hay comentarios:

Publicar un comentario