Erakundeak

GIZA ESKUBIDEEKIN HARREMANA DUTEN ERAKUNDE BATZUK...

BEHATOKIA

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia, beste erakunde batzuk bultzatua sortzen den ekimena da, hala nola TAT (Torturaren Aurkako Taldea), Etxerat (euskal errepresialatuen senitartekoen erakundea), Eskubideak (euskal abokatuen erakundea) eta Gurasoak (errepresio poliziala jasan duten gazteen gurasoen elkartea).
Talde hauen helburua BEHATOKIA bultzatzeko orduan, arlo ezberdinetara bideratzen da. Alde batetik, Nazioarteko Erakunde, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta giza eskubideen arloan lanean aritzen diren taldeekin interlokuzio zentro bat eratzea, eskubide hauen bortxaketa ezagutzera emateko modu orokor eta berezituan. Bestalde, BEHATOKIAk nazioarteko instantzi eta auzitegien aurrean egingo du lan, oinarrizko eskubideen urraketa eman dela ikusten dugunean eta espainiar eta frantses instantziek horiek bermatu ez dituztenean.
Guzti honekin batera, oinarrizko eskubideen urraketa ematean horren inguruko informazioa kaleratzea eta ezagutaraztea izango da BEHATOKIAren lana; horrela, giza eskubideen babes, sustapen eta bermatzearen alde erabilgarria izatea espero dugu.


EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez sortutako Zuzenbide Publikoko Erakundea da. EGK-k gazteon eskubideen alde lan egiten duen gazte elkarteek osaturiko plataforma autonomo legez jotzen du bere burua.
Gaur egun, 57 elkartek osatzen dute EGK, eta beste hamaika talde eta mugimendu sozialekin harreman estua du Kontseiluak.

EGK-k honako ildo estrategikoetan oinarritutako lana gauzatzen du:

  •      Gazte elkartegintza eta partaidetza bultzatu.
  •      Gazteen bizi baldintzak hobetu.
  •          Gazteen gizarteratze positiboa bideratu.
  •       Euskadin dagokigun Gazteria Politika duina ezarri eta ebaluatu.
  •      Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren autonomia zein bere garapenerako beharrezkoak zaizkion baldintzak bermatu.
  •      Bakean eta adiskidetuta biziko den gizarte baten eraikuntzan lagundu.
  •      Gizarte justu baten eraikuntzan lagundu.
  •         Gizarte irekiago baten eraikuntzan lagundu.
  •       Berezkoa, bizia eta anitza den kultura daukan gizarte baten eraikuntzan lagundu.

 EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA 

   Bakearen Aldeko Koordinakundea plataforma bakezale bat da, hiritarra, unitarioa, pluralista eta independentea. Erakundea gizarte zibilaren erantzun antolatu bat da, gizarte honentzako ustezko xede politiko batzuen izenean euskal eta nafar herriek pairatzen duten indarkeria etengabeari aurre egitera zuzendua.

   Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea bakezalea da, zeren eta, Euskal Herrian gertatzen den indarkeria espezifiko horretan kontzentratzen bada ere, ez baitu baztertzen bake orokorragoaren aldeko lana. Bakearen Aldeko Koordinakundearen ustez, bakea lortzeko bide bakarra jarrera bakezaleak erabiltzea izango da. Horregatik, Bakearen Aldeko Koordinakundeak behin eta berriz aipatzen ditu Mahatma Gandhi eta beraren indarkeriarik ezaren filosofia.


     GERNIKA GOGORATUZ

   Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa da. 1987an sortu zen Eusko Legebiltzarraren erabakiaren ondorioz, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenaren harira.
   Gernika Gogoratuz-ek Bakearen Eraikuntzaren eremuan lan egiten du honako esparruetan: ikerketa, prestakuntza, parte-hartze komunitarioa eta jendarteratzea, lan-sareak indartu eta Gernika munduko Bakean faktore izaten laguntzeko.
   Gernika Gogoratuz Fundazioak babesten du Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa. Bere patronatuan honako erakunde hauek daude ordezkaturik: Gernika-Lumoko Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Justizia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Arrasateko Unibertsitatea eta Gernika Gogoratuz Elkartea (Zentroaren jarduera kudeatu eta bere independentzia bermatzen du).



No hay comentarios:

Publicar un comentario