Noviembre
Bitarteko artistikoen bidez, kasu honetan antzerkia,
aldaketan sinesten dutenei zuzenduta dago “Noviembre”. Pelikula honek “Noviembre” taldearen istorioa kontatzen du . Talde honek antzeztokitik haratago doan kaleko antzerkian
kokatzen da, edozein plaza, parke edota hiriko kale komertzialean, publikoa
aurrean betiere. Bere antzezlanetan ez dago mugarik, ez zentsurarik,
publikoarengandik aurrez aurre kokatuko dituzten ideiak baino ez;
axolagabekeria, kontsumismoa, kapitalismoa, arrazakeria, … Ideia eta bitarteko
iraultzaile horien ondorioz, hainbat gaitz pairatuko dituzte, boterearen aurka ez
baitago zer egiterik.
Interesatuta egonez gero, hemen uzten ditugu pelikularen atal eta dialogo esanguratsu
batzuk ikus ditzazuen:
"Punkis alegres"
-Buenos díaaaaaaas. No se asusten.
(Míralos tienen todos cara de acojonaos.)
-¿Que se piensan que les vamos a pedir dinero? ¿Que les vamos a robar? ¿Que les vamos a mendigar? ¿Que les vamos a dar el palo verdad? Pues no.
Están ustedes muy confundidos. Nosotros no queremos su dinero.
Es más, nos da asco su dinero. ¿A que sí chavales?
-Síiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!
-Nosotros hemos venido con un propósito mucho más humano, mucho más digno, mucho más revelador... MUCHO MAS SABIO QUE EL DINERO !!

"Los olvidados"
“El arte es un arma cargada de futuro”
Artearen bidez amestutako etorkizunaren praktika gauzatzea eta etorkizun hurbila eraikitzea posiblea da. Gure abileziak erakustearen beldur dira. Gure burmuinen boterearen aurka ez baitago armarik.
"Si sueñas lo absurdo, lograrás lo imposible"
Banksy
Artelan bakoitzak hainbat interpretazio izan ditzake, interpretazioak begiratzen duten begien araberakoak baitira, hala ere, esan beharra dago obra guzti hauek zerbaitetan bat egiten dutela; desadostasuna, kritikotasuna, protesta, aldaketa, …
"Sal a la calle y enseña al mundo lo que sabes hacer"
Abesti honek argi uzten era teorikoan eta balio moral moduan eskubide guztiak bermatuak daudela eta horiek bultzatzen dituztela esaten dituzte gobernariek, boteredunek, ekonomilariek. Jendarteari zabaldutako balore eta informazioa jendartea manipulatzeko eta kontrolatzeko egin dutenaren ideia zabaltzen dute. Azkenik, jendearen pasibotasuna kritikatu egiten du, guztiok daukagun aldatzeko edo mundu berri bat eraikitzeko itxaropen horrek, zerutik jauziko ez delako eta jendeak mugitzeko, aktibatzeko eta kritikatzeko eredu edo ilusio berriak behar dituela ondorioztatzen dut.
Banksy
“Banksy”
munduko kaleetan zehar (graffitiak), Londresen batez ere, agertzen diren
artelanen egilea daukagu. XXI. mendeko artista esanguratsu hau
anonimotasunean bizi da “Banksy” pseudonimoaren lelopean. Bere lanek bizi dugun
errealitate bortitza irudikatzen dute, ikuspegi ironiko batetik betiere; mezu
politikoak broma bisualen bidez bidaltzean datza bere lana.
Hona hemen bere artelanetako batzuk:
Artelan bakoitzak hainbat interpretazio izan ditzake, interpretazioak begiratzen duten begien araberakoak baitira, hala ere, esan beharra dago obra guzti hauek zerbaitetan bat egiten dutela; desadostasuna, kritikotasuna, protesta, aldaketa, …
"Haserretu zaitezte!"
Stéphane Hessel 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren
idazleetako bat da. 93 urteko idazle honek, idazle eta diplomatiko ohia dena,
“Haserretu zaitezte!” (Indigne-vous!) liburuxka argitaratu zuen iazko abenduan,
munduko egoera kontuan harturik. Liburu honen bitartez gazteei matxinada
baketsurako deia luzatzen die.Hesselek Frantziako Erresistentziako kide izan
zen eta naziek atxilotu, torturatu eta Buchenwaldeko zigor-esparrura eraman
zuten. Handik bi aldiz egin zuen ihes. NBEren funtzionarioa zela, 1948an, Giza
Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren idazleetako bat izan zen.
Bere esanetan erresistentzia mugimenduen bitartez XX. mendean
zehar lorturiko aurrerapen ugari XXI. mendeko lehen hamar urteetan galdu egin
dira. "Diruaren boterea" ez omen da inoiz izan "hain handia,
hain lotsagabea eta hain berekoia" dio.
Hesselek haserretzeko arrazoi ugari badirela dio eta honako deia
egiten die gazteei: "Guk,
Frantzia librearen alde borrokatu ziren indarretako eta erresistentzia
mugimenduetako beteranook, belaunaldi gazteei egiten diegu deia,
Erresistentziaren herentzia eta helburuak biziberritu eta heda ditzaten. Hau
esaten diegu: hartu lekukoa, haserretu zaitezte".
Idazlearen ustetan, erresistentziaren funtsezko ideia haserrea
izan zen. Garai ezberdinak direla azaldu egiten du baina arrazoiak berdin
berdin daudela matxinatzeko ere adierazi egiten du. Honen adibide gisa Lurraren
egoera eta txirotasunaren egoerak eta arazoak jartzen ditu.
La estrategia del caracol
La
estrategia del caracol filma, Sergio Cabrerak 1993an argitaratutako filme
koloniarra da. Filme horretan, askatasun eta senidetasunaren fikziozko
kontakizuna adierazten du, inmobiliarien mehatxuak salatuz eta benetako kasu
batean oinarrituz.
Filmea Bogotako ingresu gutxiko
familien inguruan datza, jendartean dagoen sistema estratifikatuaren baitan,
aberatsen eta txiroen ezberdintasunak oso ageriak direlako.
Filmearen gai garrantzitsuenak
okupazioa, etxebizitzaren jabegoa eta inmobiliarien mehatxuak dira. Gainera,
garrantzitsua da aipatzea, Casa Uriben biltzen diren pertsonaiek, jendarte
klase, ideologia eta balore ezberdinetako pertsonak direla.
Uribe etxe horretan bizi diren
pertsonak kanporatuak izango dira, eraikuntza ondare kultural publikoa bihurtu
nahi dutelako. Etxe horretako kide bat, Romero izena hartzen duena, abokatua da
eta hustutzea atzeratzeko ahalegin guztiak eramaten ditu aurrera, horrela
barruan zeuden pertsonek , denbora luzeagoa edukiko lukete estrategia bat
planteatzeko eta hori aurrera eramateko. Ideia politikoengatik gatazka baten
bat egoten dela ikusi daiteke, baina azken finean, guztion ongizaterako eta
haiena dena defendatuz, akordio batera ailegatzen dira, guztion eskubideak
errespetatuz eta bermatuz.
Filme hau, borrokaren adibide
nagusi bat da. Garai ezberdinetan eta egoera ezberdinetan, giza eskubideak
urratuak izaten dira eta hori ezin dugu onartu. Etxe honetan lortutako batasunak,
guztiek ilusioz eta gogoz beraienarengatik borrokatzea eragin du eta hori
ezaugarri positibo moduan ikusten dugu. Gainera, gaur eguneko etxebizitza
espekulazioari kritika egiteko tresna baliogarri baten moduan definitzen dugu
filmea.
Hala ere, argi eduki behar dugu,
etxebizitza negozio eta espekulazioaren atzean, inmobiliariak baino gehiago
dagoela: alderdi politikoa, aurrezki kutxak eta bankuak, konstruktorak,
inmobiliariak, pertsona boteredunak,…
Jendeari kontzientzia pizteko
nahian eta gauzak lortu daitezkela erakusteko…filme hau gomendatzen dugu.
Hertzainak
Hertzainak 1981.
urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi
Tropikala delako
mugimenduetan sarturik zeuden.
1981eko gabon zahar gauan estreinatu
ziren Gasteizen. The Clash taldearen
euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten
zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate
baterako, Pakean utzi arte kanta,
Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando
Autonomo Antikapitalistetako kide
zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen. Oraingoan, bere abestien artean honako hau aukeratu dugu:
"Oroimen txarrak"
Agindua zorra dela
ahaztu dutenak dira horiek.
Arau zaharren trukatzaile
disenuzko ideia berriekin.
Promesa handiak baina gero
ekonomistek agindutakoa egin.
Anakronismoak mantentzen
apatia eta nahasketa lantzen.
Hauek ez dira laguntza eske ibiltzeko garaiak
politika fikzioak garaitzen du errealitatea.
Zeren
bertsio ofizial faltsuen erresuma da Historia.
T.B.ri so diren hiritar zintzoen goxamenerako.
Informazio pozointsuaz bonbardeatuak gara egunero
benetazko zerbait maltzurki moldatua dena zuzen dagoela
sinistarazteko.
Oroimen txarra dugu eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hemen geratuko gara ia zerbait gertatzen den
banakokeri garai hau noizbait amaituko da.
Krimenak maskaratzen dituzte onkeriaz edo zuzenez.
Gerra zikina egiteko ere inolako lotsarik ez.
Bere zeregina betetzen omen dute.
Itxurakeria eta ustelkeria.
Baina oroimen laburra dugu
komeni ahala sinistea hobe
ez dakigu nolakoak garen ere
eta horrek ez gaitu kezkatzen.
Zeren
Bertsio ofizialen erresuma da Historia...

Oroimen txarra dugu
eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hmen geratuko gara ia zerbait gertzatzen den
banakokeria garai hau noizbait amaituko da.
Hemen geratuko gara itxaropen gabe lasai
askatasuna zerutik baletor bezala.
Abesti honek argi uzten era teorikoan eta balio moral moduan eskubide guztiak bermatuak daudela eta horiek bultzatzen dituztela esaten dituzte gobernariek, boteredunek, ekonomilariek. Jendarteari zabaldutako balore eta informazioa jendartea manipulatzeko eta kontrolatzeko egin dutenaren ideia zabaltzen dute. Azkenik, jendearen pasibotasuna kritikatu egiten du, guztiok daukagun aldatzeko edo mundu berri bat eraikitzeko itxaropen horrek, zerutik jauziko ez delako eta jendeak mugitzeko, aktibatzeko eta kritikatzeko eredu edo ilusio berriak behar dituela ondorioztatzen dut.
Maitasuna ederrena ba da
zergatik hortaz iluntzian
askatasunarekin larrutan?

No hay comentarios:
Publicar un comentario