Ipuinak



 "UBUNTU"


Afrikako Ubuntu tribuan antropologo batek umez inguratuta lan egiten zuen beti. Behin, haiekin jolastea bururatu zitzaion.

Hirian gozoki poltsa bat erosi eta zuhaitz baten azpian zegoen saski batean sartu ondoren, umeengana zuzendu zen honako hau esanez:


 - “LISTO” esaten dudanean denok korrika abiatu behar zarete zuhaitzera eta guztion artean lehenengoa ailegatzen dena gozoki guztiekin geratuko da.


Umeak, orduan, belarriak adi-adi antropoloarengan, lerro batean jarri ziren.  Antropologoak, bapatean,  "Listo!" oihu egin zuen, umeak hori entzun bezain laster, eskuak helduta, korrika hasi ziren. Eskutik helduta zihoazenez, guztiak batera ailegatu ziren zuhaitzeraino. Momentu horretan, borobilean jesarri eta gozokiak elkarren artean banatzen hasi ziren. 

Antropologoak, haserreturik, honako hau esan zuen:

 - Zergatik egin duzue hori? Irabazle bakarra egon behar da eta!

Umeek, orduan, hau erantzun zuten:

 -Nola egongo da ume bakar bat pozik gainerakoak triste bagaude?;

  
                                "Gu garelako ni naiz"







--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



TXIKIENA NAIZ!





Gaur mutil berri bat etorri da eskolara. Oso pertsona ona da. Baina jendeak ez dio kasurik egiten txikiegia delako. guk metro bat eta berrogei zentrimero neurtzen dugu baina berak bakarri metro bat eta hamar zentrimetro. Gainera, es da hemengoa, bera, Tijuanakoa da, Mexikoko herri batekoa. Bere izena Michel da. Mexikoko eta Estatu Batuen artean dagoen harresiarengatik etorri da. bere aita egunero joan behar da Estatu batuetara lanera.

Bera, oso triste dago, oso txikia delako. Ezberdina denez, ez daki gauzak ondo egiten. Orduan egun batean esan nion:

- Michel, nirekin jolastu nahi duzu futbolean?

Berak erantzun zidan:

- Bale, baina ez bota baloia indarrez.

- Bale- erantzun nion nik.


Baina oso txikia zenez, atezaina izaten zenean eta balioa goraka botatzen nuenean, bera ez zen iristen.
Orduan kexaka jarri zen.

- Jo ze txarra naizen, jo, jo eta jo!

- Ez zaitez triste jarri.  Saskibaloira jolasten badugu? -esan nion.

- Bale- erantzun zidan. Baina berriro triste jarri zen. - Jo, ez naiz iristen txikia naizelako jo, jo eta jo!
Baina klasera bueltatzea kortxoan irakurri nuen:

- Ezkutaketa txapelketa!!

Txikia zenez, ondo ezkutatzen zen. Orduan hori esan nion. Bera oso pozik jarri zen. Irabaziko du- pentsatu nuen.
Hurrengo egunan txapelketa izan zen.

- Baina non dago Michael? - esaten zuten denok.

Azkenean jokua bukatu zen. Michael bere ezkutalekutik atera zen. Ja, ja, ja! Nire atzean zegoen! Ja, ja ,ja!  Orduan andereñoal kopa bat eman zion eta denok abestu genuen!

- Michael, Michael irabazlea da. (Bis)

Bera nire ondora etorri zen eta besarkada bat emanez esan zuen:

- Hau ez da nirea bakarrik. Berak asko lagundu dit eta lagun hoberena da. 

Orduan denok abestu zuten:

- Michael, Daviden lagunik onena da.

David Oliveira, 11 urte.














------------------------------------------------------------------------------





...BI LAGUNEN HISTORIOA...

Uda amaitu zen eta ikastolara itzultzeko ordua iritsi zitzaigun guztioi, baita lagun berriak egiteko parada ere. Modu honetan , gaur nire lagun eta ikaskide diren bi gaztetxo ezagutu nituen. Orain, ondo iruditzen bazaizue, beraiei buruz hitz egingo dizuet.

Maite hitzik gabeko neska zen. Bost urte zituenetik ez du hitz egiten. Beranduago jakin genuenez, txikitan oso sukar altuak izan zituen, hori dela eta, hauek hitz guztiak eraman zitzaizkioten burutik.

Beharraren beharrez Maitek keinuekin hitz egiten ikasi zuen. Egun batean amatxok eta aitatxok eskolara joan beharko zuela esan zioten. Maitek eskola toki beldurgarri batekin lotu eta inork ez zuela ulertuko pentsatu zuen. Hitzik gabeko neska batekin inork ez zuela jolastuko ere pentsatu zuen.

Eskolarantz zijoala, bide osoan zehar negar zontinka etorri zen. Iritsi bezain laster mahai baten azpian  eskutatu eta aurpegia eskuekin estali zuen. Orduan Mikelek ikusi zuen eta berarekin ezkutatu zen, baita Leire eta ni ere.

- Andereño untxietara jolasten ari gara! - esan zuen Mikelek.

Orduan, ni untxi ama izango naiz,- erantzun zuen andereñok- eta mahai azpian sartu zen bera ere.

Maite harriturik geratu zen, berarekin jolasten ari baiginen. Hori dela eta, negar egiteari utzi zion.

Mahai azpian andereñoak ipuin bat irakurri zigun eta Maiteri orriak pasatzen utzi zizkion, bertan agertzen ziren marrazkiak ikusi ahal izateko.

Jarraian, patioan, ezkutatzera eta pilotara jolastu genuen. Orain Maite egunero posez gainezka dator. Bere sorroan jostailuak eta liburuak ekartzen ditu gainontzeko haurrekin erabiltzeko. Andereñoak eta lagunok ahaztutako hitzak bilatzen laguntzen diogu eta bat esatea lortzen duenean abesten eta dantzatzen ospatzen dugu.

Itxuratxarrak oso arriskutsua dirudi, ilea gorantz darama eta kolorez betea. Itxuratxarrak kamiseta beltzak eta galtza arraroak eramaten ditu.  Poltsikoetatik kateak eta tiragoma bat zintzilik eramaten du. itxuratxar bat kale estu batean aurkituko bazenu, ziur nago lehenengo txisua irensterakoan sustoz  hilko zinateke. Orain berak kontatutako sekretu bat, hau da zer egiten duen Itxuratxarrak egunean zehar.
 Goizean etxean laguntzen du, bere ohea egiten du, gosariko katiluak garbitzen ditu eta eskolara "puntual" iristea gustatzen zaio. Oso ikaskide jatorra da eta batez ere matematikak gustatzen zaizkio.
Klaseen ostea, bere aiton amonak zaintzen ditu, pertsona helduak direlako. Gero lagunekin eta bere txakurrarekin jolasten du. Gauean, zaborra jaistera joaten da. Hor izan daiteke bera aurkitu eta susto galanta eman dezakegun momentua. Baina jakin ezazu Itxuratxarrak " gabon " esango dizula adeitasun osoz.

Amaitzeko, nahiz eta nire gelan guztiok deberdinak izan gure arteko harremana ezin hobea dela adierazi nahi dizuet. Ipuin honetan Maite eta Itxuratxar bezala jende asko dago baina ez dute beldurra sentitu behar, jende asko beraiei laguntzeko prest egongo da. Horregatik, nire ipuineko bi pertsonaia literario hauen egoeran dauden munduko gaztetxo guztiei eskaini nahi diet, hiru hitz soilik esaten:

Bizitza aurrera doa!





No hay comentarios:

Publicar un comentario